Ir al contenido principal

Actividad 15- Narratiba digitala

 

TRANSEXUALITATEA


Aniztasuna gai zabalaren barruan, transexualitatea izan da, Kolore taldeko kideok azken lau hilabete hauetan buru belarri lantzen ibili garen gaia. 

Lan honen ataletako bat narratiba digital bat sortzea izan da. Narratiba digital horren oinarria, pertsona transexual batek idatzitako gutun bat da  Gutun horren bidez, bere bizipenak, sentimenduak eta gogoetak azaleratzen dira. Gutun hori idazten duen bitartean, idazten ari dena irudikatzen dituzten eszenak jarri nahi izan dira, hitzez zein irudiz adierazteko ideia bera.

Eszena horiekin guztiekin, haur, nerabe, zein, heldu transexualek, gaur egun, oraindik, jasan behar dituzten mespretxuzko jarrerak islatu nahi izan ditugu. Bidegabea baita transexuala izateagatik soilik horrelako ekintzak pairatu behar izatea. Horregatik, ekintza horietako asko gizarteko kideok egiten ditugunez, eta gu irakasle izango garen aldetik, berebiziko garrantzia duela esango genuke transexualitatea bezalako gaiak haurrekin eskolan modu naturalean lantzea, horrela, ikuspegi irekiagoa eta toleranteagoa izan dezaten.



Comentarios

Entradas populares de este blog

AZKEN POSTA

NIRE BLOGAREN AMAIERA! Iritsi da, azken lau hilabeteotan lanean fin ibili ondoren, blog honi agur esateko ordua.  2. kurtso honetan zehar lan asko egin dugu, baina merezi izan du, egin ditugun lan horiekin asko ikasi baitugu. IKT-ko ikasgai honek ere asko lagundu digu etorkizuneko gure ofiziorako.  Irakasgaia hasi aurretik arlo honekiko nuen interesa oso txikia zen, baina denbora pasa ahala, oraindik interes handirik ez badut ere, irakasgaia interesgarriagoa egin zait. Gogoan dut lehenengo saio hura, bloga sortu behar genuenkoa. Egia esan behar badut nahiko galduta sentitu nintzen saio hartan, baina lortu nuen, behintzat, nire bloga sortzea  Sesión 1 . Ondoren, bigarren saioa etorri zen, gure iritzia plazaratzeko aukera eman ziguna. Hau da, ea gure ustez, Haur Hezkuntzako etapan IKTek ze garrantzi duten 2. saioa . Saio honetan gure iritzia azaltzeaz gain, ikasgai honetan lortu nahiko genituzken 3 helburu ere zehaztu genituen. Baita VOKI moduko bat sortu ere.  Segidan...

Actividad 2.2- Sesion 2

  IKERTZE TAILERRA    BEGIRADA KONTZIENTEAK 1. Aniztasunak eragin ditzakeen opresioetatik (intersekzionalitatea) zein uste duzue dela/direla hezkuntzan pisu handien hartzen duena/dutenak? Después de haber participado en el taller que nos ofrecieron los del grupo "Ikertze", conocemos mejor las infinitas posibilidades de opresión que existen en la sociedad. Aunque anteriormente ya conocíamos muchas de ellas, en mi caso no conocía una de ellas, es decir, la opresión por la capacidad reproductiva.  De todas las opresiones que se pueden dar, diría que la discriminación de género es la que más se da en el ámbito educativo. Aunque hoy en día la desigualdad entre los dos géneros va disminuyendo, todavía, suceden muchas situaciones, la mayoría disimuladamente, donde se ve esa discriminación.  Sin embargo, la discriminación de género no es la única opresión que se da en el ámbito educativo. Son muchos los actos que demuestran que a día de hoy en las aulas hay discriminaci...