NIRE BLOGAREN AMAIERA!
Iritsi da, azken lau hilabeteotan lanean fin ibili ondoren, blog honi agur esateko ordua. 2. kurtso honetan zehar lan asko egin dugu, baina merezi izan du, egin ditugun lan horiekin asko ikasi baitugu. IKT-ko ikasgai honek ere asko lagundu digu etorkizuneko gure ofiziorako.
Irakasgaia hasi aurretik arlo honekiko nuen interesa oso txikia zen, baina denbora pasa ahala, oraindik interes handirik ez badut ere, irakasgaia interesgarriagoa egin zait. Gogoan dut lehenengo saio hura, bloga sortu behar genuenkoa. Egia esan behar badut nahiko galduta sentitu nintzen saio hartan, baina lortu nuen, behintzat, nire bloga sortzea Sesión 1.
Ondoren, bigarren saioa etorri zen, gure iritzia plazaratzeko aukera eman ziguna. Hau da, ea gure ustez, Haur Hezkuntzako etapan IKTek ze garrantzi duten 2. saioa. Saio honetan gure iritzia azaltzeaz gain, ikasgai honetan lortu nahiko genituzken 3 helburu ere zehaztu genituen. Baita VOKI moduko bat sortu ere.
Segidan, Ikertze taldearen eskutik jasotako saioaren ostean eta Sebastian Salgadoren lanetatik abiatuz, hausnartzeko aukera izan genuen. Begirada kontzienteak lanean begiak irekitzeko eta errealitateko egoerez jabetzeko aukera izan genuen.
Snowden pelikulak, aldiz, gure datuak sare sozialetan zabaltzeak ekar ditzakeen arazoak ezagutzeko aukera eskaini zigun. Ildo beretik, sarean harrapatuta geratzen diren gure datuek sorturiko Big Data ren inguruan ere hausnarketa txiki bat egin dugu banaka zein taldean. Honekin lotuta, eta D'Ignaziok esandakoa abiapuntu hartuta, beste hausnarketa txiki bat ere egin dugu.
Sarean aurki dezakegun Nuria Rocak emandako hitzaldiaren zati bat entzun ondoren, eta karbono digitalaren inguruko artikuluak irakurri ostean, taldekideok horren inguruko hizketaldiak izan genituen, honako bi hausnarketa hauek sortuz: ¿POR QUÉ ME VIGILAN SI NO SOY NADIE? , Carbono digital.
Altschool en inguruko dokumentala ikusteko aukera ere izan dugu, baita eskola mota horren abantailez zein desabantailez taldean eztabaidatzeko abagunea ere.
Bestalde, gaur egun, munduko arazo larrienen artean dagoen zaborraren gaia ere ukitu dugu, Obsolescencia programada, publicidad transparente, zein cibercasuras sin fronteras bezalako lanetan, sortzen dugun zaborrak egiten duen kalteaz eta horren inguruan kontzientzia hartzearen garrantziaz hitz egin dugu.
Tartean, IKT-ko irakasgaiak HH-ko gelan izan dezakeen erabilgarritasunaren inguruko iritzia plazaratu dut podcast baten bitartez. Bertan, IKT-ak baliagarriak izan badaitezke ere, nire iritziz, beste arlo zein gaitasun batzuk jorratzeak garrantzi handiagoa duela adierazten dut.
Jarraian, HH-ko gelan egin daitezkeen 3 proiektu irakurri eta horietatik deigarriena edo interesgarriena iruditzen zitzaiguna hautatu genuen. Nire kasuan, "Mi vecino Totoro" pelikularen proiektua aukeratu nuen. Antzeko lana izan zen hurrengoa ere; Brochetas de fruta lana egiteko, aurreko ikasturteetako ikasleen lanak irakurri, horietatik bat hautatu, eta lan hori curriculumean agertzen diren edukiekin erlazionatu behar izan genuen.
Bukatze aldera, Jakintza Ikastetxeko Haur Hezkuntzako gela batean, haurrekin tailer bat egiteko abagunea izan genuen. Haiekin, Pobrezia eta Kutsadura gaiak jorratu genituen, espero genuen emaitza baino emaitz hobea lortuz.
Azkenik, eta lauhilabete honi amaiera emateko, talde txikian aurrera eraman dugun Moduluko lana aurkeztu dugu. Gure taldearen kasuan, transexualitatearen gaia aukeratu eta gai horren inguruko egilearen testua zein Narratiba digitala egin ditugu.
Lan horiek guztiak egin ostean, esan beharra dut, ez nintzela nik uste bezain kontziente IKT-en erabilera txar batek eragin ditzakeen kalteetaz. Eta beraz, irakasgai hau, zentzu horretan oso baliogarria iruditu zait. Hausnartzeko aukera asko izan ditugu eta horiei esker etorkizunean IKT-en erabilera hobeagoa egingo dugulakoan nago.
Mila esker irakasgai honetako irakasleei hainbeste irakasteko ahalegina egiteagatik eta begiak apur bat zabalarazteagatik!
Comentarios
Publicar un comentario