Ir al contenido principal

Actividad 14-Jakintza Ikastetxea

 


JAKINTZA IKASTETXEA


Lehenik eta behin, haurrak gelara sartzerako, argazki desberdinak gelatik sakabanatuak utzi genituen. Ikasleak gelara sartu zirenean, borobil batean eseri ziren eta gure burua eta tallerraren nondik-norakoak aurkeztu genizkien. Ondoren, gelatik libreki ibiltzen utzi genien argazkiak ikus zitzaten eta haiei buruz haien kideekin hitz-egin zezaten. Horretarako, denbora-tarte labur bat utzi ondoren, bakoitzak irudi bat hartu zuen eta, berriz ere, borobilean eseri genituen. Irudi guztiak aztertu genituen zenbait galdera burutuz, hala nola, zer ikusten da? Nola daude irudiko pertsonak? Zergatik? 


Jarraian, gerrako soinuak, uraren soinua eta zaborra jasotzen duen kamioiaren soinuak jarri genizkien. Soinu horiek aurrez zituzten irudiekin erlazionatzeko aukera eman genien, horrela zarata eta irudiaren arteko lotura aurkituz. Jarduera horren bitartez, errealitateko hainbat gertakizun eta egoera ezagutzeko aukera izan zuten eta horien inguruan hausnartzen jardun zuten. Hemen, bakoitza ze egoeratan dagoen konturatzeko aukera izan zuten, ez zituztela argazkietan ikusten zituzten egoerak pairatzen. 


Ondoren, Uğur Gallenkuşen bideo bat jarri genuen. Bertan, irudi bat bi iruditan banatzen zen eta irudietako bakoitzak errealitate ezberdin bat islatzen zuen, batak aberastasunaren ikuspegitik eta besteak, berriz, pobreziaren ikuspegitik. 


Bideoaren bitartez, errealitate horietaz hausnartu eta bi errealitateak bereizi genituen ondorengo jarduera prestatzeko. Arbela bitan banatu genuen, aberastasuna eta pobrezia bereiziz. Banaka-banaka, lehendik hautatuko irudiak arbeleko bi aldeetako batean kokatu behar zituzten. 


Saioa amaitzeko, ikusitako argazkietako egoeretan zeuden pertsonei laguntzeko zer egin zezaketen galdetu genien eta hauek haien ideiak helarazi zizkiguten. Horrekin, saioaren inguruko hausnarketa txiki bat egin genuen denon artean eta hausnartutakoarekin, mural handi bat osatu zuten. 


Jarduerarekin zerikusia duten curriculumaren gaitasunak:

  • Zeharkako oinarrizko gaitasunak:

    • Hitzezko, hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako gaitasuna.

    • Ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna.

    • Elkarrekin bizitzeko gaitasuna.

    • Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako gaitasuna.

    • Gaitasun teknologikoa.

    • Gaitasun soziala eta herritartasuna.


  • Euskal Hezkuntza Sistemako irakasleek gaitasun profil bat izan behar dute, beren eginkizunei eta zereginei dagozkien erantzukizunak baldintza ezin hobeetan hartzeko.

    • Prozedura eta jarrerak erakustea, ikasleek pentsatzen eta ikasten ikas dezaten, komunikatzen ikas dezaten, besteekin bizitzen ikas dezaten, eta izaten, egiten eta ekiten ikas dezaten. 

    • Ikasgelako ikasketa-egoeren proposamenak egitea, aplikatzea eta ebaluatzea, irakaskuntza-edukietan, ikasleen ezaugarrietan eta zeharkako eta diziplinazko oinarrizko gaitasunetan oinarrituta.

    • Ikaskuntza-prozesuak ikertzea, berritzea, garatzea eta ebaluatzea, haien eta irakaskuntza-talde eta -sareetako jardunaren gaineko gogoetatik abiatuta.

    • Proposamen didaktikoak ikasle bakoitzaren beharretara egokitu eta egokitzea.

    • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabiltzea eta curriculumean sartzea.


Guk sentitutakoari dagokionez, esan beharra dugu, hasiera batean nahiko galdurik eta beldur edo errrespetu pixka batekin joan ginela, ez baigenekien haurrek nola erantzungo ziguten. Horretaz gain, gai konplexua iruditzen zitzaigun haurrei azaltzeko, izan ere, gai abstraktu honetaz ez dugu egunerokotasunean naturaltasunez hitz-egiten. Hala eta guztiz ere, gure harridurarako, oso ondo erantzun zuten eta saioaren nondik-norakoak erraztasunez jarraitzen lagundu ziguten. Gainera, ikusi genuen, askotan, uste duguna baino gehiago ulertu eta dakitela. Oro har, esperientzia aberasgarria iruditu zitzaigun eta berriz errepikatuko genuke, gai honekin zein beste edozein gairekin.


Bideoari dagokionez, adingabeak agertzen direnez, ezin dugu blogean egindako bideoa argitaratu.


Comentarios

Entradas populares de este blog

AZKEN POSTA

NIRE BLOGAREN AMAIERA! Iritsi da, azken lau hilabeteotan lanean fin ibili ondoren, blog honi agur esateko ordua.  2. kurtso honetan zehar lan asko egin dugu, baina merezi izan du, egin ditugun lan horiekin asko ikasi baitugu. IKT-ko ikasgai honek ere asko lagundu digu etorkizuneko gure ofiziorako.  Irakasgaia hasi aurretik arlo honekiko nuen interesa oso txikia zen, baina denbora pasa ahala, oraindik interes handirik ez badut ere, irakasgaia interesgarriagoa egin zait. Gogoan dut lehenengo saio hura, bloga sortu behar genuenkoa. Egia esan behar badut nahiko galduta sentitu nintzen saio hartan, baina lortu nuen, behintzat, nire bloga sortzea  Sesión 1 . Ondoren, bigarren saioa etorri zen, gure iritzia plazaratzeko aukera eman ziguna. Hau da, ea gure ustez, Haur Hezkuntzako etapan IKTek ze garrantzi duten 2. saioa . Saio honetan gure iritzia azaltzeaz gain, ikasgai honetan lortu nahiko genituzken 3 helburu ere zehaztu genituen. Baita VOKI moduko bat sortu ere.  Segidan, Ikertze taldearen

Actividad 2.2- Sesion 2

  IKERTZE TAILERRA    BEGIRADA KONTZIENTEAK 1. Aniztasunak eragin ditzakeen opresioetatik (intersekzionalitatea) zein uste duzue dela/direla hezkuntzan pisu handien hartzen duena/dutenak? Después de haber participado en el taller que nos ofrecieron los del grupo "Ikertze", conocemos mejor las infinitas posibilidades de opresión que existen en la sociedad. Aunque anteriormente ya conocíamos muchas de ellas, en mi caso no conocía una de ellas, es decir, la opresión por la capacidad reproductiva.  De todas las opresiones que se pueden dar, diría que la discriminación de género es la que más se da en el ámbito educativo. Aunque hoy en día la desigualdad entre los dos géneros va disminuyendo, todavía, suceden muchas situaciones, la mayoría disimuladamente, donde se ve esa discriminación.  Sin embargo, la discriminación de género no es la única opresión que se da en el ámbito educativo. Son muchos los actos que demuestran que a día de hoy en las aulas hay discriminación por raza. P

Sesion 2- Actividad 3

 Actividad 3 SNOWDEN Reflexión : Snowden ¿Cuáles han sido vuestras elecciones? ¿por qué las habéis elegido? Una de nuestras escenas favoritas de la película de Snowden ha sido cuando el protagonista arriesga su vida al sacar de la NSA una tarjeta SD metida en un cubo de rubik, la copia de la política de la empresa, es decir, todo lo que el Gobierno no enseña a los ciudadanos; con este acto quería que la ciudadanía supiera que nos controlan más de lo que pensamos y que hacen cosas que no deberían de hacer. Otra de las escenas que nos ha impactado ha sido cuando Snowden y otros compañeros tenían que pasar una prueba que duraba 8 horas, pero, que la media estaba en terminarla en 5 horas y que Snowden completó en 40 minutos, algo que dejó sorprendido a todo el mundo. Nos impresiona la capacidad intelectual y la habilidad informática que tiene. La última escena que hemos elegido es la que muestra la red de personas que puede haber partiendo de una persona, es decir, que investigando a una s