NIRE BLOGAREN AMAIERA! Iritsi da, azken lau hilabeteotan lanean fin ibili ondoren, blog honi agur esateko ordua. 2. kurtso honetan zehar lan asko egin dugu, baina merezi izan du, egin ditugun lan horiekin asko ikasi baitugu. IKT-ko ikasgai honek ere asko lagundu digu etorkizuneko gure ofiziorako. Irakasgaia hasi aurretik arlo honekiko nuen interesa oso txikia zen, baina denbora pasa ahala, oraindik interes handirik ez badut ere, irakasgaia interesgarriagoa egin zait. Gogoan dut lehenengo saio hura, bloga sortu behar genuenkoa. Egia esan behar badut nahiko galduta sentitu nintzen saio hartan, baina lortu nuen, behintzat, nire bloga sortzea Sesión 1 . Ondoren, bigarren saioa etorri zen, gure iritzia plazaratzeko aukera eman ziguna. Hau da, ea gure ustez, Haur Hezkuntzako etapan IKTek ze garrantzi duten 2. saioa . Saio honetan gure iritzia azaltzeaz gain, ikasgai honetan lortu nahiko genituzken 3 helburu ere zehaztu genituen. Baita VOKI moduko bat sortu ere. Segidan, Ikertze taldearen
TRANSEXUALITATEA Aniztasuna gai zabalaren barruan, transexualitatea izan da, Kolore taldeko kideok azken lau hilabete hauetan buru belarri lantzen ibili garen gaia. Lan honen ataletako bat narratiba digital bat sortzea izan da. Narratiba digital horren oinarria, pertsona transexual batek idatzitako gutun bat da Gutun horren bidez, bere bizipenak, sentimenduak eta gogoetak azaleratzen dira. Gutun hori idazten duen bitartean, idazten ari dena irudikatzen dituzten eszenak jarri nahi izan dira, hitzez zein irudiz adierazteko ideia bera. Eszena horiekin guztiekin, haur, nerabe, zein, heldu transexualek, gaur egun, oraindik, jasan behar dituzten mespretxuzko jarrerak islatu nahi izan ditugu. Bidegabea baita transexuala izateagatik soilik horrelako ekintzak pairatu behar izatea. Horregatik, ekintza horietako asko gizarteko kideok egiten ditugunez, eta gu irakasle izango garen aldetik, berebiziko garrantzia duela esango genuke transexualitatea bezalako gaiak haurrekin eskolan modu natural